WELCOME

jueves, 25 de febrero de 2010



2010/2/25


Astelehenean gure bigarren saioa eduki genuen; nahiko saio bizia, niretzat.

Zein da gaia? Ideia aipagarrienak:

1. Blog baten alde finkoaren eta dinamikoaren arteko ezberdintasunak ikusi ditugu.
2. Interfazea (hau da, itxura) eta edizioa ezberdintu ditugu.


Zer ikasi duzu?

1. Blogean sarrera asko sartuko ditugunez, etiketen funtzioa azaldu digute, informazioa antolatzeko.
2. Blogaren alde finko eta dinamikoan, bideo bat, artikulu bat eta "gadget" bat sartu ditugu (erloju bat). Hau da, bloga nola editatzen ikasi dugu, nola sartu behar diren linkak eta estekak


Iritzi pertsonala: Nahiko galduta nengoen, baina gauza oso interesgarriak ikasi ditugu, bloga editatzeko.

lunes, 22 de febrero de 2010

Bigarren eguna: patidifusa, fusa!


2010/2/22


Egun interesgarria izan da gaur:

1.- Lehenbizi, nire bloga galdu dut; ezinezkoa zela uste nuen, baina trebezia apartak dauzkadala dirudi.
2.- Bloga aurkitu nahian, azalpen guztiak galdu ditudala konturatu naiz (ohitura bertan behera ez uzteko, agian); alde ona nire bloga maitia aurkitu dudala izan da, eskerrak!
3.- Kostata bete ditut eginbehar guztiak (erlojuarena, bideoarena eta artikuluarena), baina, klasea bukatu eta gero, asko gustatu zaidala esan behar dut; ezin dut sinetsi nire blogan bideo eta artikulu bat sartu ditudanik!! Yipiiii! Gaur klasean sartu baino lehen holako gauzak magia ziruden ni bezalako hasiberri bati. Poz-pozik nago.

Web 3.0 kontzeptu berria da, azken batean web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da. Bideo honetan oso ondo esplikatzen da zer den:



Honi buruz artikulu bat irakurtzeko, sakatu hemen

lunes, 15 de febrero de 2010

2010/2/15: Web 2.0 bideoari buruzko hausnarketa

2010/2/15


Ikasgaiarekin nire lehen kontaktua izan da gaur eta, egia esanez, pixka bat ikaratuta hasi naiz, nik, ordenagailuekin, ez nagoelako batere trebea. Hau esanda, klasea aurrera egin duenean, erosoagoa sentitu naiz, Web 2.0-ri buruz nik espero nuen baino askoz gehiago nekiela konturatu naizelako.

Dena den, bideoak ikusi eta gero ("liburua eta pergamioarena" oso barregarria iruditu zait, Monty Python taldea gogorazi dit) ikusmen orokor argiagoa daukala uste dut. Horregaitik, ikus dezagun bideoen inguruko galderak eta erantzunak:

  • Zein da gaia, edukinarekin laburpentxo bat egin: Gaia Web 2.0 da, hau da, zer den, nondik dator (Web 1.0), bere barnean aurkitu ditzakegun aplikazioak (web blogs, podcasts, video casts, wikiak...), nola erabiltzen diren, zein dira funtzionatzeko erabiltzen diren tresnak (RSS, web serbitzuak, AJAX...), eta zer motako eragina sortuko du gizartean (irakaskuntzan, kontsumoan, informazioaren tratamendua...).
  • Ideia aipagarrienak azaldu: Bideoak Web 2.0 sormenaren ondorioak aipatzea oso interesgarria iruditu zait; ohiko publizidadea ez da eraginkorra jadanik izango, enpresak publizidade kontextuala bilatuko dute, mass mediak ez direlako horrenbeste garrantzitsuak izango, Web 2.0-ko erabiltzaileek leku anitzetik lortuko dutelako haiei interesatzen zaie informazioa eta informazioa sortuko eta kudeatuko dutelako ere bai. Horrexegatik, enpresak publizidadea atomizatu beharko dute, haiei interesatzen zaizkien merkataren zati txikieraino heltzeko nahian.
  • Zer ikasi duzu? Web 2.0-ri buruz asko ikasi dut, ideia orokor bat lortu dudalako; gauza da tresna hori denok erabiltzen ari gara, zer den jakin gabe (definizio bat eman gabe). Horren apartez, ez nekien bere ondorioz inoiz arduratu, eta nahiko inportanteak izaten eta izango direla uste dut.
  • Iritzi pertsonala: Bideoa ikusita, zein ideia edo ideiak datozkizu burura, hausnarketa egin. Klaseko lagunekin zerbait komentatzeko?
  • Irakaskuntzan eraginik aurreikus daiteke? Uste dut baietz; alde batetik, posibilidade asko sortuko ditu, hau da, dintantziaz egindako tutoretzak, klaseak eta zuzenketak, informazio pilo bat erraz edukitzeko aukera klik baten bidez, informazioaren globalizazioa...Beste aldetik, Web 2.0 erabiltzeko ordenagailuak behar dira eta garestiak dira oraindik; Horrez gain, teknologia erraz eta laster zaharkitzen da. Beharbada, dirua daukaten eta ez daukaten ikasleen arteko tartea handiko da.

LEHEN EGUNA

Nire lehen eguna izan da gaur.

Zer esan dezaket? Teknologia berriekin harreman nahiko traketsa daukadanez, ikasgai hau iluntasuna bastertzeko tresna izatea espero dut benetan!

Egongo gara,

E