WELCOME

jueves, 20 de mayo de 2010

2010/03/22

REMOVE BIDEOA

Bideo honek gehienetan kontuan hartzen ez dugun errealitate bati buruz hitz egiten digu: informazio gizartearen alde iluna. Interneta eta sare sozialak erabiltzen ditugun bakoitzean, gure txartelarekin ordaintzen dugun bakoitzean, informazioa bidaltzen dugu, gure bisitzari, gustuei, egunerokotasunari buruzkoa. Informazio hori ez da galtzen; bideoaren protagonistaren hitzetan, gu hobeto ezagutzeko eta, hots, guri edozer saltzeko erabil daiteke (edo erabiltzen da). Enpresek erosten dituzte holako datuak, "kliente potentzialak" lortzeko. Horretarako erabiltzen ez bada ere, guri buruz gehiegi dakite, eta ez dugu hortaz pentsatzen, kontuz ibili behar gara.

Hala eta guztiz ere, "harreman" hitza adierazten duen bezala, beste pertsonekin zerikusi eduki nahi badugu, hartu eta eman behar dugu, hau da, besteei eman (iritziak, maitasuna, konpromisoa, lana etab...) eta beste pertsonengandik hartu. Internetari eta mundu digitalari lepo ematen badiogu, informazio gizartean gaudela kontuan hartuta, gizartearen zati handi batetik baztertzen ari gara. Hori da dilema.

No hay comentarios:

Publicar un comentario