WELCOME

martes, 16 de marzo de 2010

EGUNEROKOA: 2010/3/15

2010/3/15

Gaur klasean, zati teorikoan, bi atal landu ditugu:

  1. Bideoak komentatu ditugu, "Prometeoarena" eta interneten sormenarena.
  2. Power Point baten bidez, informazioaren gizartearen ezaugarriak ezagutu ditugu.

Zati praktikoan:
  1. Sartu ditugu markesina eta testu birsartua bat (froga moduan).
  2. Hori egin eta gero, blogarekin bukatu dugula esan dezakegu.

Etxerako lanak:

Klasearen plangintzan, irakasleak blog pare eta web bat gomendatu dizkigu, teknologia berriekin zer egin dezakela ikusteko eta galdera hauek erantzuteko:

  • Bloga irakaskuntzan? Zer egiteko? Zein helburuekin?

Blogak tresna oso erabilgarria izan daitezke. Zergatik? Behin eta nola sortzen diren eta nola erabiltzen diren jakinda, ikasle bakoitzaren ulermena eta kreatibitatea lantzeko erabili dezaketela eta.

Klasean edukiak landu eta gero, ikasle bakoitzak hausnarketa bat egin beharko du, edo informazioa sarean bilatu eta aktibitate batzuk egin datu horiekin. Ikasleak informazio bilatzen ikasi behar du, zein den garrantzitsua edo erabilgarria momentu zehatz batean eta zer ez, informazio horrekin landu eta bere errealitatea interpretatzen hasi ikasi behar du ere.

Blogetan, horren apartez, ikastola baten edo ikasle talde baten informazioa jarri daiteke, haien inguruak (gurasoak, auzoa, gizartea...) zer egiten ari diren eta nola jakiteko, edo hezkuntzan sortutako metodo berri bat beste eskolekin konpartitzeko.

Blog batean informazioa agertzen da (eskola bati buruz, metodei buruz, ikasle batzuei buruz, sareari buruz....etab.) eta erabiltzea oso erraza denez, informazio guzti hori elkartrukatzeko tresna ezinobea da.

Sarean dagoenez, distantzian irakasteko erabil daiteke ere bai, eta kontinente ezberdinetan dauden pertsonak harremanak (intelektualak, pertsonalak...).

Dena den, esan behar da teknologia berriak erabiltzeak, utsik, ez du ezer konpontzen, edo erakusten, irakatsi behar dena da informazioa nola landu (bilatu, moldeatu, sortu, interpretatu), umeen ingurua azaldu eta munduan haien nortasuna eta lekua nola bilatu lagundu.

Teknologia berriak tresnak dira soilik, azken finean, eta hemen betidanik bilatu den heziketa prozesuaz hitz egiten ari gara. Gu baino lehen bizi direnak ez zuten globalizazioa ezagutu, adibidez, baina haien heziketa prozesuan bere ingurua ezagutzen lagundu zieten irakasleek eta gurasoek, haien garaiko errealitatea nola ulertu nahian, eta haien nortasuna moldeatu eta ezagutu zuten; ulertu behar duguna da garaiak aldatu direla, baina pertsona baten heziketa eta haziera prozesua betikoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario