WELCOME

lunes, 8 de marzo de 2010

2010/3/8 bideoaren iruzkina




2010/3/8

Gaurko klasean bi bideo ikustea gomendatu digu irakasleak; bat aurkeratu behar dugu eta hortaz gure iruzkina sartu blogean. Nik “Prometeus, the media revolution” aukeratu dut, bestea teknikoagoa iruditu zaidalako eta ez zait hainbeste gustatu eta.

• Zein da bideoaren gaia?

Prometeus deritzon bideoak teknologia berriek gure mundua (gizartea, informazioaren tratamendua…) nola aldatu duten azaltzen digu, eta, geroaldian gerta daitekeen begirada zorrotz bat eskaintzen digu.

“Prometeo” kontzeptua: Prometeok aintzinean egin zuen bezala, teknologi aberriek jainkoei hurbildu gaituzte: gizakiok nonahiko gara, edonor izan gaitezke eta den-dena dakigu. Nola gerta daiteke?

Iraultza hau interneten sormenarekin jaio zen; berari “esker”, aldaketa sakona ikusi ditugu, informazioaren tratamendua (sormena eta hedakuntza) eta gure aisialdia goitik behera aldatu dira; dena interneten dagoenez,betiko mass-medien garrantzia askoz txikitu da:

• Berriak:
o Paperezko egunkariak (Wall Street Journal, New York times,…) birtualak bihurtu dira, on-line irakurtzen dira.
o Berrien kanalak sortzen ari dira interneten (New York Times telebista propioa dauka, adibidez).
o Aldi berean, internautek blogak etengabe sortzen ari dira eta hauek berrien iturriak dira ere bai.
• Aisialdia:
o Telebista: TIVO jaio da, interneten sortutako telebista.
o Irratia: interneten radio dohain aurki dezakegu.
• Copyright: Internautek informazioa, musika, fitxeroak konpartitzen dituzte, copyright errespetatu barik. Gobernuek propietate intelektuala babesteko legeak eta ekimenak sortzen dituzte, gertakizun hau kontrolatzeko nahian (Napster itxi, SGAE babestu, etab…)
• Liburuak: (Guttemberg) Liburuak birtualak dira. Wikipedia, hain zuzen, munduko entzikopedia handiena, birtuala eta dohain da. Albiste anitz desagertzen dira (paperezko bertsioa, behintzat).
• Publizidadea: Mass-media desagertzen badira, non sartuko dira iragarkiak?

Beraz, “Prosumer” irudia sortzen da, “Prosumer = Producer + Consumer”, hau da, gizabanako bakoitzak izan daiteke informazioa edo lan bat sortzen duena, eta, aldi berean, beste prosumer baten edo batzuen kontsumitzailea. Bi irudiak pertsona batean elkartzen dira.

Bakoitzak pertsonalitate anitz eduki ditzake mundu birtualean (Second Life-ean, adibidez, hitz egiten duten “Abatareak” aurkitu ditzakegu).

Fenomeno guzti hauen kontra, Gobernuek betiko mass-media babestuko dituzte (egunkariak, teltbistak, irratiak, copyright-a…), baina horrela antolaturik dagoen sistema ez dauka geroaldirik.

• Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Kontuz ibili behar gara; bideok nola informazio guztia eta gure errealitatearen interpretazioa esku gutxietan egongo dela erakusten digu. Jakin behar dugu non sortzen den erabiltzen dugun informazioa, gure errealitatea moldeatuko duelako. Hainbeste informazio edukiko dugun, non garrantzitsua izango da informazio guzti hori sailkatu, aukeratu, ezeztatu eta ulertu ahal izatea.

• Zein da zure iritzia?

Errealitatearen apartez dagoen errealitate bati buruz ere hitz egiten digu, gure egunerokotasun apartekoa, eta kontuan hartu behar dugu, nahiz eta guri Prometeok opari handi egin, gu ez dugu inoiz Jainkoen izaera konpartituko, hau da, behar bada ez dugu dena jakin behar, dena kontrolatu ahal izaten, ez garelako bizitzarekin jolasteko prest.

• Eskolak zerbait egin dezake?


Horixe egin ezake zer o zer! Eskolak errealitatearengan hurbildu behar du ikaslea; gaur egungo gizartea nolakoa den ikasi behar du eta hainbeste informazio iturri artean ezberdindu eta aukeratu irakatsi behar diogu irakasleek. Batzuetan, informazio gehiegi dago gure inguruan, eta gizabanakoak galduta aurkitzen dugu geure burua; eskolak egoera horren kontra egiteko tresnak eman behar dizkio ikasleari.

• Eta guk, zere gin dezakegu?

Gu ez gara soilik irakasleak, gizarte honen zati bat baizik, eta ikasleei irakasten dieguna gure bizitzan martxan jarri behar dugu, ezin delako irakatsi jakiten ez dena, ezta? Informazioaren gizartea azkar aldatzen da eta gu bizkor ibili behar izango gara gure burua behin eta berriz errealitate berrietara moldatzeko.

Iruzkina honi argi pixka bat botatzeko, sakatu hemen eta “Strange Days” filmako trailerra ikusiko duzu. 2000 urtean, merkantzia berriena jendeen burmuinetik hartutako esperientziak dira, onak eta ez hain onak… Ingelesez dagoenez, behean irakurri dezakezu transkripzioa.

“Konektatu zara inoiz? Birtualki bidaiatu al duzu? Prest? Hau ez da betiko telebista baino pixka bat hobea, BIZITZA baizik, norbaiten bizitzaren zati bat; eduki ez dezakezuna lor dezakezu, fruitu debekatuta hartu, zuzenki burmuineko kortexa-tik; zurea da, sentitzen duzu. Honen posibilitateak ikusten hasten al zara? (…)”

No hay comentarios:

Publicar un comentario