WELCOME

miércoles, 10 de marzo de 2010

egunerokoa 2010/3/8


2010/3/8

Gaur klasean 5 puntu landu ditugu:

• RSS zer den ikusi dugu, bideo pare baten bidez eta nola suskribitu dezakegu landu dugu ere bai.
• Creative commons-en sartu gara, gure lana babesteko.
• Blogan gure korreoa sartu dugu.
• Bideo bat aukeratu behar dugu eta, hortaz, galdera batzuk erantzun.
• Informazioaren gizarteari buruz hitz egin dugu: zer den, bere ezaugarriak, I.K.T.en eragin soziala eta haien inguruan dauden mitoak aipatu ditugu.

Ikus dezagun puntu bakoitzak pixka bat zehatzagoki:

RSS

Informazioaren bila bazabiltza, web batzuetara joango zara bere bila eta, aurkitzen ez baduzu, denbora galduko duzu. RSS-arekin, ez duzu denborarik galduko; web orri batean, “reader” deritzonean, nahi dituzun web orriak eta informazioa sar ditzakezu; hara jotzekotan, nahi duzun guztia aurkituko duzu, denborarik galdu gabe. Guzti hori edukitzeko, harpidetu baino ez duzu egin behar.

Klasean, RSS zer den eta nola harpidetu ikasi dugu.

CREATIVE COMMONS

Argazki bat ateratzen dugunean, testu bat idazten dugunean edo abesti bat sortzen dugunean, copyright sortzen da ere bai, hau da, gu gara lan guzti horien jabeak eta ezin da kopiatu, aldatu edo saldu gure baimenik gabe. Batzuetan, muga hori handiegia da eta, Creative Commons jaio da; honen bidez, nola eta noraino babestu nahi ditugun gure lanak erabaki dezakegu.

Klasean, CC zer den eta nola erabili ikasi dugu, bideo para bat ikusi eta gero.

KORREOA

Blogean, guri e-mailaren helbidea sartu dugu, besteek mezuak bidaltzeko ahal izateko.

BIDEOA IKUSI ETA HORTAZ GALDERA BATZUK ERANTZUN.

Honaz gehiago jakiteko, begiratu mesedez blogako azken sarrera.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Definizioa, zer da?

• Gizarte honetan ekonomiaren ardatza produktu fisikoen produkziotik pasatu da zerbitzu eta informazioaren inguruko aktibitatetara: informazioa sortu bildu eta prozesatu. Lehen lanpostu gehienak industrian zeuden, gaur egunean berriz, gero eta gehiago informazioarekin daude erlazionatuta.
• Informazioa kontsumo ondasuna da eta ekonomiaren objektua da.
• Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea. Informazioa lortzen konpartitzen eta prosesatzen da baliabide telematikoen bitartez edonon, edonoiz eta edonork.

Ezaugarriak:

• Globalizazioa: edozein gertaera batek mundu osoan eduki dezake islada esparru guztietan.
• IKTak garapenaren zutabe bat dira.
• Ikten eragina gizartearen arlo guztietara hedatu da:
• Lan sektore berriak eta lan egiteko modu berriak agertzen dira.
• Informazio gehiegi.
• Ikasten ikasi behar.
• Eten digitala.
• Adimen berria: memorian oinarritzen den eredutik teknologia eta horren baliabideak erabiltzen duenera pasatu behar dugu, instrumentalagoa etorkizunean.
• Azterketa eta hausnarketa falta da batzutan: posibilitateak eta sortzen dituzten mugak

No hay comentarios:

Publicar un comentario