WELCOME

martes, 2 de marzo de 2010

Hirugarren saioa: motorrak oraindik berotzen!



2010/3/1

Zein da gaia?

Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berrien (I.K.T.B.) inguruan hitz egin dugu;
  • Definizioa: Teknologia berriak ikus-entzunezko, informatika eta telekomunikazio arlotako aurrerakuntza teknologikoak dira.
  • Ezaugarriak: digitalizazioa, lanaren automatizazioa, interaktibitatea, berrizketa etengabekoa...etab.
  • Ondorioak: I.K.T.B., komunikazio prozezuetan, aldaketak sortu dituzte, informazio tratatzeko modu berriak sortu direlako
Bideo bat ikusi dugu, ordenagailu batekin hainbeste gauza egin dezakegula erakutsi digunak.

Ideia aipagarrienak azaldu:

  • Klasearen hasieran Tim O´Reilly-ri buruz hitz egin dugu: nor den, bere ekarpenak, bere iritziak...etab.
  • Saio praktikoan:
1.- "Delicious" programan sartu gara eta han konta bat sortu, bookmarks jarri eta gure ikaskideen blogak elkarrekin erlazionatu dugu (gurea barne).
2.- Sarrerak eta testuak nola editatu ikasi dugu (letra motak, koloreak, tamaina...)
3.- Blogan sartu ditugun etiketa guztiak dena batera pantailan nola jarri ikasi dugu.

Iritzi pertsonala:

Gaur egun ezinbestekoa da Informazioaren Gizartea zer den jakitea; irakasleak izango garenez eta gure ikasleak txikitatik gizarte horretan murgilduta egongo direnez, guk gidatu izan beharko ditugu, hau da, zein informazioa aukeratu, zein ignoratu, nola erabili data guzti horiek...Guzti hori egiteko, unibertsitatean jasotzen ditugun saio hauek oso garrantzitsuak direla uste dut. Tresnak (blogak, e-maila, sare sozialak, fitxeroak elkartrukatzeko programak...) ezagutzea ez da nahikoa, haien erabilera zuzendu eta ikasleen bizitzan edukiko duten garrantzia ulertu behar dira ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario