WELCOME
Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas

sábado, 22 de mayo de 2010

2010/04/19



2010/04/19
Klasean bi bideo ikusi ditugu. Biak konpetentzia digitala eta IKTei buruzkoak, baina euren ikuspuntuiak oso ezberdinak dira: 1.Bideoa: Esan nahi diguna da mundua aldatu dela, IKTen eraginaz, eta irakaskuntza ere aldatu behar dela, umeak mundu berri horretara moldatzeko eta prestatzeko.
2.Bideoa: Mundu digitalaren arriskuak adierazi nahi ditu. IKTak eta sarea negozioak direla kontuan hartu behar dugu eta dena ez da esaten den hain polita eta inozentea. Ikasleek guzti hori jakin behar dute.

2010/03/29



2010/03/29

Saio teorikoan

Remove bideoa komentu dugu.

Gure egintzen ondorioaz pentsatzen dugu? Interneten, e-mailak bidaltzen ditugun bakoitzean edo txartela erabiltzen dugun bitartean, arrastroa uzten dugu, gure egunerokotasuna holako datuak biltzen dituztenak gu hobeto ezagutzeko; idei kezkagarria da,nire iritziz.

Gap digitala (PPT baten bidez).

Badirudi behin eta berriz, betikoak izango direla atzeratuak geratuko direnak: txiroak, agureak, 3.munduko herrialdeak; gauregun, IKT-en inguruan garatzen da gizartearen zati bat eta ekonomiaren zati garrantzitsu bat, globalizazioa bultzatzen; IKTak (mugilkorrak, ordenagailuak, interneta, sare sozialak...) ezagutzen eta erabiltzen ez dituena gizatetik kanpo geratuko da, eta ekonomiatik kanpo ere bai; hemen, 3.munduko herrialdiak hartu behar ditugu kontuan. Euren IKTak erabiltzeko aukerak gureak baino askoz murriztutak daude, eta hori haien garatzeko aukerak zail daiteke.

Saio praktikoan

Bloga diseinatzen hasi gara: nondik abiatu, zertaz izango den, itxura...hasieran pixka bat galduta geunden, baina gauzak hobetzen hasi dira eta blog polit-polit eta interesgarria edukiko dugula dirudi.

jueves, 20 de mayo de 2010

2010/03/22

REMOVE BIDEOA

Bideo honek gehienetan kontuan hartzen ez dugun errealitate bati buruz hitz egiten digu: informazio gizartearen alde iluna. Interneta eta sare sozialak erabiltzen ditugun bakoitzean, gure txartelarekin ordaintzen dugun bakoitzean, informazioa bidaltzen dugu, gure bisitzari, gustuei, egunerokotasunari buruzkoa. Informazio hori ez da galtzen; bideoaren protagonistaren hitzetan, gu hobeto ezagutzeko eta, hots, guri edozer saltzeko erabil daiteke (edo erabiltzen da). Enpresek erosten dituzte holako datuak, "kliente potentzialak" lortzeko. Horretarako erabiltzen ez bada ere, guri buruz gehiegi dakite, eta ez dugu hortaz pentsatzen, kontuz ibili behar gara.

Hala eta guztiz ere, "harreman" hitza adierazten duen bezala, beste pertsonekin zerikusi eduki nahi badugu, hartu eta eman behar dugu, hau da, besteei eman (iritziak, maitasuna, konpromisoa, lana etab...) eta beste pertsonengandik hartu. Internetari eta mundu digitalari lepo ematen badiogu, informazio gizartean gaudela kontuan hartuta, gizartearen zati handi batetik baztertzen ari gara. Hori da dilema.

miércoles, 10 de marzo de 2010

egunerokoa 2010/3/8


2010/3/8

Gaur klasean 5 puntu landu ditugu:

• RSS zer den ikusi dugu, bideo pare baten bidez eta nola suskribitu dezakegu landu dugu ere bai.
• Creative commons-en sartu gara, gure lana babesteko.
• Blogan gure korreoa sartu dugu.
• Bideo bat aukeratu behar dugu eta, hortaz, galdera batzuk erantzun.
• Informazioaren gizarteari buruz hitz egin dugu: zer den, bere ezaugarriak, I.K.T.en eragin soziala eta haien inguruan dauden mitoak aipatu ditugu.

Ikus dezagun puntu bakoitzak pixka bat zehatzagoki:

RSS

Informazioaren bila bazabiltza, web batzuetara joango zara bere bila eta, aurkitzen ez baduzu, denbora galduko duzu. RSS-arekin, ez duzu denborarik galduko; web orri batean, “reader” deritzonean, nahi dituzun web orriak eta informazioa sar ditzakezu; hara jotzekotan, nahi duzun guztia aurkituko duzu, denborarik galdu gabe. Guzti hori edukitzeko, harpidetu baino ez duzu egin behar.

Klasean, RSS zer den eta nola harpidetu ikasi dugu.

CREATIVE COMMONS

Argazki bat ateratzen dugunean, testu bat idazten dugunean edo abesti bat sortzen dugunean, copyright sortzen da ere bai, hau da, gu gara lan guzti horien jabeak eta ezin da kopiatu, aldatu edo saldu gure baimenik gabe. Batzuetan, muga hori handiegia da eta, Creative Commons jaio da; honen bidez, nola eta noraino babestu nahi ditugun gure lanak erabaki dezakegu.

Klasean, CC zer den eta nola erabili ikasi dugu, bideo para bat ikusi eta gero.

KORREOA

Blogean, guri e-mailaren helbidea sartu dugu, besteek mezuak bidaltzeko ahal izateko.

BIDEOA IKUSI ETA HORTAZ GALDERA BATZUK ERANTZUN.

Honaz gehiago jakiteko, begiratu mesedez blogako azken sarrera.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Definizioa, zer da?

• Gizarte honetan ekonomiaren ardatza produktu fisikoen produkziotik pasatu da zerbitzu eta informazioaren inguruko aktibitatetara: informazioa sortu bildu eta prozesatu. Lehen lanpostu gehienak industrian zeuden, gaur egunean berriz, gero eta gehiago informazioarekin daude erlazionatuta.
• Informazioa kontsumo ondasuna da eta ekonomiaren objektua da.
• Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea. Informazioa lortzen konpartitzen eta prosesatzen da baliabide telematikoen bitartez edonon, edonoiz eta edonork.

Ezaugarriak:

• Globalizazioa: edozein gertaera batek mundu osoan eduki dezake islada esparru guztietan.
• IKTak garapenaren zutabe bat dira.
• Ikten eragina gizartearen arlo guztietara hedatu da:
• Lan sektore berriak eta lan egiteko modu berriak agertzen dira.
• Informazio gehiegi.
• Ikasten ikasi behar.
• Eten digitala.
• Adimen berria: memorian oinarritzen den eredutik teknologia eta horren baliabideak erabiltzen duenera pasatu behar dugu, instrumentalagoa etorkizunean.
• Azterketa eta hausnarketa falta da batzutan: posibilitateak eta sortzen dituzten mugak

lunes, 8 de marzo de 2010

2010/3/8 bideoaren iruzkina




2010/3/8

Gaurko klasean bi bideo ikustea gomendatu digu irakasleak; bat aurkeratu behar dugu eta hortaz gure iruzkina sartu blogean. Nik “Prometeus, the media revolution” aukeratu dut, bestea teknikoagoa iruditu zaidalako eta ez zait hainbeste gustatu eta.

• Zein da bideoaren gaia?

Prometeus deritzon bideoak teknologia berriek gure mundua (gizartea, informazioaren tratamendua…) nola aldatu duten azaltzen digu, eta, geroaldian gerta daitekeen begirada zorrotz bat eskaintzen digu.

“Prometeo” kontzeptua: Prometeok aintzinean egin zuen bezala, teknologi aberriek jainkoei hurbildu gaituzte: gizakiok nonahiko gara, edonor izan gaitezke eta den-dena dakigu. Nola gerta daiteke?

Iraultza hau interneten sormenarekin jaio zen; berari “esker”, aldaketa sakona ikusi ditugu, informazioaren tratamendua (sormena eta hedakuntza) eta gure aisialdia goitik behera aldatu dira; dena interneten dagoenez,betiko mass-medien garrantzia askoz txikitu da:

• Berriak:
o Paperezko egunkariak (Wall Street Journal, New York times,…) birtualak bihurtu dira, on-line irakurtzen dira.
o Berrien kanalak sortzen ari dira interneten (New York Times telebista propioa dauka, adibidez).
o Aldi berean, internautek blogak etengabe sortzen ari dira eta hauek berrien iturriak dira ere bai.
• Aisialdia:
o Telebista: TIVO jaio da, interneten sortutako telebista.
o Irratia: interneten radio dohain aurki dezakegu.
• Copyright: Internautek informazioa, musika, fitxeroak konpartitzen dituzte, copyright errespetatu barik. Gobernuek propietate intelektuala babesteko legeak eta ekimenak sortzen dituzte, gertakizun hau kontrolatzeko nahian (Napster itxi, SGAE babestu, etab…)
• Liburuak: (Guttemberg) Liburuak birtualak dira. Wikipedia, hain zuzen, munduko entzikopedia handiena, birtuala eta dohain da. Albiste anitz desagertzen dira (paperezko bertsioa, behintzat).
• Publizidadea: Mass-media desagertzen badira, non sartuko dira iragarkiak?

Beraz, “Prosumer” irudia sortzen da, “Prosumer = Producer + Consumer”, hau da, gizabanako bakoitzak izan daiteke informazioa edo lan bat sortzen duena, eta, aldi berean, beste prosumer baten edo batzuen kontsumitzailea. Bi irudiak pertsona batean elkartzen dira.

Bakoitzak pertsonalitate anitz eduki ditzake mundu birtualean (Second Life-ean, adibidez, hitz egiten duten “Abatareak” aurkitu ditzakegu).

Fenomeno guzti hauen kontra, Gobernuek betiko mass-media babestuko dituzte (egunkariak, teltbistak, irratiak, copyright-a…), baina horrela antolaturik dagoen sistema ez dauka geroaldirik.

• Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Kontuz ibili behar gara; bideok nola informazio guztia eta gure errealitatearen interpretazioa esku gutxietan egongo dela erakusten digu. Jakin behar dugu non sortzen den erabiltzen dugun informazioa, gure errealitatea moldeatuko duelako. Hainbeste informazio edukiko dugun, non garrantzitsua izango da informazio guzti hori sailkatu, aukeratu, ezeztatu eta ulertu ahal izatea.

• Zein da zure iritzia?

Errealitatearen apartez dagoen errealitate bati buruz ere hitz egiten digu, gure egunerokotasun apartekoa, eta kontuan hartu behar dugu, nahiz eta guri Prometeok opari handi egin, gu ez dugu inoiz Jainkoen izaera konpartituko, hau da, behar bada ez dugu dena jakin behar, dena kontrolatu ahal izaten, ez garelako bizitzarekin jolasteko prest.

• Eskolak zerbait egin dezake?


Horixe egin ezake zer o zer! Eskolak errealitatearengan hurbildu behar du ikaslea; gaur egungo gizartea nolakoa den ikasi behar du eta hainbeste informazio iturri artean ezberdindu eta aukeratu irakatsi behar diogu irakasleek. Batzuetan, informazio gehiegi dago gure inguruan, eta gizabanakoak galduta aurkitzen dugu geure burua; eskolak egoera horren kontra egiteko tresnak eman behar dizkio ikasleari.

• Eta guk, zere gin dezakegu?

Gu ez gara soilik irakasleak, gizarte honen zati bat baizik, eta ikasleei irakasten dieguna gure bizitzan martxan jarri behar dugu, ezin delako irakatsi jakiten ez dena, ezta? Informazioaren gizartea azkar aldatzen da eta gu bizkor ibili behar izango gara gure burua behin eta berriz errealitate berrietara moldatzeko.

Iruzkina honi argi pixka bat botatzeko, sakatu hemen eta “Strange Days” filmako trailerra ikusiko duzu. 2000 urtean, merkantzia berriena jendeen burmuinetik hartutako esperientziak dira, onak eta ez hain onak… Ingelesez dagoenez, behean irakurri dezakezu transkripzioa.

“Konektatu zara inoiz? Birtualki bidaiatu al duzu? Prest? Hau ez da betiko telebista baino pixka bat hobea, BIZITZA baizik, norbaiten bizitzaren zati bat; eduki ez dezakezuna lor dezakezu, fruitu debekatuta hartu, zuzenki burmuineko kortexa-tik; zurea da, sentitzen duzu. Honen posibilitateak ikusten hasten al zara? (…)”

jueves, 4 de marzo de 2010

INFORMAZIOAREN GIZARTEA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK




Informazio gizarteak transformazio sakonak eragin ditu gure gizartean: ekonomian eta lan munduan harremanak sakonki aldatu dira; Hezkuntzak erronka eta bultzada berriei aurpegi eman behar die, teknologia berriak jaio izan eta gero; informazioa azkar sortzen, bidaltzen eta trukatzen denez, gure munduaren pertzepzioa eta pertsonen arteko harremanak betiko aldatu dira.

Bideo motza honetan, era entretenigarri batean, informazioaren gizartearen sormena eta ezaugarriak azaltzen dira. Sakatu hemen ikusteko.

Julio Cabero Almenarak, Sevillako Unibertsitatearen irakasleak, gai honi buruz azterketa interesgarria eta sakona eskaintzen digu hemen itsatzen dudan artikuluan.


lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0 kontzeptu berria da, azken batean web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da. Bideo honetan oso ondo esplikatzen da zer den:



Honi buruz artikulu bat irakurtzeko, sakatu hemen